Zeanuri herriko plazara heldu baino lehenago Otzerimendirako errepidetik igo behar dugu.San Justo baselizaraino errepidea dagoenez, BI-3530, aukera badago kotxez ordu laurden batean heltzea edota hiru ordu laurdenetan oinez joatea.
Baseliza atzean bi bide nabarmendu daitezke, haien erdialdean asma daitekeen bidea ere ikusiz: egurrezko seinalea eta zuhaitzetan marka txurigorriak egonda.Bai zuhaitzetan bai harrietan marraztutako markak segitu beharko dira bide osoan zehar.Hasieran esandako eskumaldeko bidea eta geuk hartu behar duguna aurrerago elkartzen dira.Bestea luzeagoa da baina lupetza dagoenean bideak dituen harriei esker errazagoa da igotzeko.
Igoera aldapatsuak eta pinudi baten alboan dagoen hesitik gora eginez, ordu erdi batean ezkerralderantz doan bide batekin topatuko gara. Hasieran esandako eskumaldeko bidetik igonda, bidegurutze honetara heltzen da.
Bidea ezkerralderantza segituz gero, marka txurigorriak galdu gabe, landa laueko pinudi batera helduko gara.Bidea ezkerralderantza segituz gero, marka txurigorriak galdu gabe, landa laueko pinudi batera helduko gara.Horretan argazkian markatzen duen lekuraino, haitz batzuen norabidean, heldu beharko gara. Hara heltzeko bidea zein den berdin dio, halere zuhaitzetako markak segi daitezke.
Aurrean dugun mendia ezkerralderantz igotzen den pasabidetik joango gara, Atxebagi pasalekua deiturikoa hain zuzen ere.
Igoera eginda, eguraldiak uzten badu, Lekanda geure aurrean aurkituko dugu. Hemendik aurrera Pagomakurreko bidearekin lotu arte geure iparra izango delarik.
Aurrera segitu aurretik hogei minututako joan etorrian, Zanburu mendi tontorrera hel gaitezke.Bidea laua izatez aparte, ibiltzeko nahiko deserosoak diren lapiazeak daude. Hara heltzeko, behin Atxebagi pasata, ezkerralderantz hamar minututan 786,99 metrotako tontorrean izango gara.Hemendik Arratiako Haran osoa eta Gorbeialdeko mendiak ikus daitezkelarik.
Zanburutik bueltatzerakoan edota ez badugu bide hori egin, aurrera egin behar dugu Lekanda beti aurrean edukita.Harrietan markak daude, baina batzutan ez da aurkitzen erraza izaten, halere, edozein bide hartuta honako zelai batera heldu beharko gara, Andramariortu deiturikoa.
Harri pilatxoak eta zenbaitetan marka txurigorrietatik joanda, bidea segituko dugu. Aldapa luze batetik, pinudi batean sartuko gara, hamar minutu ondoren berriz ere zelai batera helduz.Zelai honetan ere guztia aurrera bota behar dugu, beste hamar minututan Pagomakurretik datorren bide harritsura helduz.
Bidea gorantza segituz gero eta Arrabako Atea pasa ondoren Arrabako landan egongo gara. Hemendik aurrera dagoen bidea, orokorrean, pertsona gehiagok egiten dute, beraz, dudarik izatekotan galdetzeko aukera izango dugu.Beraz, ezkerralderantz landatutako zuhaitzek markaturiko bidetik segituko dugu.Justu bidea berriz hasterakoan ezkerraldean inguruetako mendiak zeintzuk diren jakiteko taula dugu.
Amildegiko ertzatik doan bidea segitu eta hamar minututan, Egiriñaoko aterpetxea eta Nuestra Señora de las Nieves santutegi txikia aurkitzen dugu. Hauek atzean utzita goranzko bide luzea hasi behar dugu. Pixkat aurrerago eskumalderantz Lekaitz-ko iturritik pasa gaitezke.
Lasai igonda hogei minututan Aldamiñoste deituriko mendi-lepoan egongo gara, Aldamin ezkerralderantz eta Gorbeia eskumalderantz edukita.Hemendik aurrera egin behar den ahalegina handiagoa da, aldapa zorrotza bait dugu, metro gutxitan hartu egiten den altuera nahikotxoa delako.
San Justoko Ibilbidea