Industri jarduera

Gaur egun hainbat aldaketa egon dira, ekonomia gizartea, cultura aldatu da… eta horrek ordura arte zegoen bizimoduaren jarrera eta egiturak aldatu ditu.

XX. mendean industri jarduerak izan duen aurrerapena dela eta albo batera geratu dira nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak.

Industri jarduera 60 ko hamarkadan heldu zen Arratiara, Igorren hasi eta hainbat empresa jarri zituzten hegoalderantz, N-240 errepidean. Horrela ba, erliebea zenbat eta alkartsuagoa izan eta zenbat eta gorago igo, industri garapena gutxituz joan da eta Zeanurin ia ez da industri jarduerarik.

Gure elizateak beraz, ez du prozesu horretan parte hartu eta horrek herriaren garapena baldintzatuko du eta baita gaur eguneko ikuspegia ere.

Antzina zegoen ekonomia eredua jarraitu dute eta hori dela eta inguru horretan nagusitzen den sektorea da, neazaritza, abeltzaintza eta baso ustiapenean oinarritutako lehengo sektorea.
Horixe da ekonomiaren oinarrizko adarra, bakarra ez esatearren.

Albisteak

RSS iturria ikusi
  • Bizkaia.eu posta kontua
  • Bizkaiko Foru Aldundia
  • Bizkaiko Aldizkari Ofiziala