Parkeko Araudia

-Sua piztea eta aisialdi-xedeetarako egurra moztea.

-Motordun ibilgailuetan ibiltzea, baimenduta dauden sarbideetan izan ezik.

-Aparkatzea, horretarako egokitutako aldeetan izan ezik.

-Mota guztietako zaramak eta hondakinak bertan uztea edota lurperatzea.

-Inguruneko elementuak aldaraztea edota bertatik kentzea.

-Lasaitasuna urratzea.

-Biziraupen-jardueretan aritzea.

-Fruituak eta perretxikoak saltzeko asmoarekin biltzea.

-Jendeak erabiltzeko ez diren tokietan ibiltzea. Behar bezala adieraziko da debeku hori.

-Bizikletan ibiltzea pistetatik eta bideetatik landa.

-Kanpatzea. Alde batzuetan gau batez kanpatzea baino ez da baimentzen (datu
zehatzagoak nahi izanez gero, kontsultatu Gorbeia Aldeko Natura- Baliabideen Antolakuntzarako Egitasmoaren 14. artikulua eta Gorbeiako Parke Naturalaren Erabilpenerako eta Kudeaketarako Egitasmo Zuzentzailearen 9.8 puntua). Antolatuta dauden kanpaldiek Parkeko Organo Kudeatzailearen baimena behar dute.

-Aske dabiltzan txakurrek aziendari eraso egin ahal diote, edota abereak uxatu Kontrolatuta egon beharko dute, edota uhalez lotuta.





Copyright © 2006.                                   Zeanuriko udala.E-mail:ambengoetxea.zeanuri@bizkaia.org
San Isidro, 10 Zeanuri (Bizkaia)      Telefonoa: 94 6739146 Faxa: 94 6317219 - Ordutegia: 8.00h -15.00h