Plaza-Soloeta-Itsuna-San Blas-Lamindao "Arratiano"-Uribiarte-Akauri-Elizondo-Plaza
PLAZA. Ibilbidea, Zeanuriko Udaletxearen aurrean dagoen asfaltatutako errepidean hasten da, parrokia dagoen Elizondorantz igonez abiatuz.Bilbotik Gasteizeranzko bidean aipatutako errepidea ezkerraldean gelditzen da. Bertatik jarraitzen da eskuinaldean Soloeta izeneko seinalea aurkitu arte SOLOETA. Aipatutako seinalea jarraitzen dugu baserri batzuek osatzen duten gune hatera iritsi arte. Plazatik hona 15 minutu egiten dirá eta distantzia 1.000 bat metrokoa da. Hemendik gorantza goxogoxo doan mendi-bide batetik, eta sarritan baso-ustiapena déla eta, egoera txarrean aurkitzen dena, Itsuna izeneko lekura iritsi arte, hemen ezkerretara sahiesbidea aurkitzen da eta horixe hartu behar da ITSUNA, Itsunara Soloetatik 20 minutu egiten dirá eta distantzia 1.300 bat metrokoa da. Itsunatik San Blaserantz doan pista hartuta, hogeita hamar bat metrora iturri bat uzten dugu eskuinaldean, eta apurtxo bat aurrerago baserri bat ezkerralderantz. Hemendik San Blasera iritsi arte igoera gogortu egiten da, noizbehinka tarte leunagoak ere azaldu arren. Ezkerretara aurkitzen dugun lehendabiziko sahiesbidea utzi eta bigarrena hartzen dugu, hau ere ezkerraldera dagoelarik, hemendik jarraitu beste sahiesbide bat aurkitu arte, hemen ere ezkerraldera hartu, ordurarteko pista uzten dugularik eta pinu artean sartuz. Jarraitu bide-zidorra elkarzuta eskuinaldera aurkitu arte (bi hesola margoturik), bide honek aldapa gogor batetik San Blasera garamatza SAN BLAS. Itsunatik San Blasera 17 minutu egiten dirá 1000 bat metro egiteko. Aipatutako pista horretatik jarraitu "Lamindao"rantz, nahiko ibilbide laua da, gure norantzaren ezkerraldean Gorbeia eta Itxina ditugularik, eta Aramotz eta Ugatza eskuinaldera; 1.700 bat metro eginda, 24 minututan TB errepikagailua duen Urrekoatxa ikusten den puntura iristen da; bertatik hamabost bat metrora Urrekoatxara doan asfaltatutako pista hasten da; eta ezkerraldean eta bide-ertzean ebakitako zuhaitz zuri baten enborra aurkitzen da. "Lamindao"ranzko norantza hartuta, Urrekoatxa malda jarraitzen duen bide-zidorra hartuta, mendi hau beti ere eskuinaldean daukagularik, Lamindaora iristen gara LAMINDAO. San Blasetik Lamindaora 3.400 bat metro dago eta 49 minututan egiten da. Hemendik asfaltatutako errepidea hartuta jaisten hasten gara Bilbo-Gasteiz errepide nagusirantz. Hemendik errepide nagusira iristen gara. Bidé gurutze honetatik Lamindaora dauden 2.700 metroak 41 minututan egiten dirá. Hemendik, ezkerretarantz, Zeanuri Gasteiz norantza hartuta, kontuz ibili beharra dago errepide nagusia izateagatik, "Arratiano" estatura iristen gara, 500 bat metrora aurkitzen dena eta 6 minutuko denbora egiten dugu. Norantza berean eta errepide nagusitik, Gasteizeranzko norantzan eskuinara gelditzen den zubi baten parean, ezkerraldera hartu eta Uribiarte auzoa aurkitzen dugu URIBIARTE, Uribiartera "Arratiano"tik 12 minutu egin ditugu, 800 bat metro egiteko. Asfaltatutako errepide bati jarraiturik, eskuinalderantz bide-zidorra dagoen puntu batera iristen gara.Akaurin aurkitzen gara. AKAURI. Uribitartetik 18 minutu bete ditugu 1.200 bat metro egiteko. Aipatutako bide-zidorra, aldapa leuntzen denean, utzi eta ezkerretara hartu gorantz, Elizondo Ogaragotirekin batzen duen errepidera iritsi arte, hemen gurutze bat aurkitzen da. Errepide hori eskuinaldera hartuta, Elizondora jaisten gara ELIZONDO, Zeanuriko parrokia aurkitzen da. 15 minutu bete ditugu 1.000 bat metro egiteko, gehienak beherantz direlarik. Errepide beherantz jarraiturik irten garen puntura iristen gara, berriz ere Bilbo-Gasteiz errepide nagusiarekin gurutzatzerakoan. Zeharkatu eta berriz ere Plazan aurkitzen gara PLAZA. Elizondotik 14 minutu bete ditugu 1.000 bat metro egiteko. Ibilbideak guztira 14 km dauzka eta bat 3 o. 30' egiten dira, bataz besteko abiadura 4 k/o. izanik.
PR-BI-3 Ibilbidea
Plaza-Soloeta-Itsuna-San Blas-Lamindao-Arratiano-Uribitarte-Akauri-Elizondo-Plaza
Recorrido PR-BI 3
PR- BI 3 Ibilbidea
Itinerario PR- BI 3