Ekonomia

Gaur egun hainbat aldaketa egon dira, ekonomía aldatu da, gizartea, kultura… eta horrek ordura arte zegoen bizimoduaren jarrera eta egiturak aldatu ditu.
XX. mendean industri jarduerak izan duen aurrerapena del aeta albo batera geratu dira nekazaritza eta abeltzaintza jarduerak.
Industri jarduera 60 ko hamarkadan heldu zen Arratiara , Igorren hasi eta hainbat empresa jarri zituzten hegoalderantz, N-240 errepidean. Horrela ba, erliebea zenbat eta ,alkartsuagoa izan eta zenbat eta gorago igo, industri garapena gutxituz doa eta Zeanurin ia ez da industri jarduerarik.
Gure elizateak beraz, ez du prozesu horretan parte hartu eta horrek herriaren garapena baldintzatuko du eta baita gaur eguneko ikuspegia ere.
Antzina zegoen ekonomia eredua jarraitu dute eta hori del aeta inguru horretan nagusitzen den sektorea da, neazaritza, abeltzaintza eta baso ustiapenean oinarritutako lehengo sektorea.
Horixe da ekonomiaren oinarrizko adarra, bakarra ez esatearren.





Copyright © 2006.                                   Zeanuriko udala.E-mail:ambengoetxea.zeanuri@bizkaia.org
San Isidro, 10 Zeanuri (Bizkaia)      Telefonoa: 94 6739146 Faxa: 94 6317219 - Ordutegia: 8.00h -15.00h