Arte eta Monumentua

Monumentuei dagokienez, kalitate zein kantitatean hirigunea da monumenturik garrantzitsuena. Hirigunean honako hauek ikus genitzake: Elizak, hainbat baseliza, administrazio eraikinak, etxe neoklasikoak etab,
Bilbao-Vitoria errepidea herriaren erdi-erditik igarotzen da eta herria zati bitan banatzen du.
Alde batean enparantza dago eta enparantzan egin dira Udala, Batzokia, frontoia, iturria, probalekuak eta hainbat baserri.
Bestaldean eliza dago eta bere ezaugarri nagusia duen hirigintza antolamendu eskasa da, horrez gain hango enparantza (Arregia enparantza ) eta kaleen irregulartasuna ere aipatzekoa da.
Aurkitu diren pieza txikien artean, aipatzekoak dira Eneolitiko-Brontze aroko zenbait zeramika zati, Eguzkiloa kobazuloan aurkitu ziren zatiak.Kobazulo hori oraindik zulatu gabe dago eta sarrerako aztergunetik ateratako latinean ere aipatzekoa da.
Hiru trikuharriren arrrastoak daude han: Arimegortako trikuharria, Sastegiko Landa trikuharria, itxura borobileko tumulua eta Errekatxuetako Atxa trikuharria.
Udalerrian dauden erlijio monumentuen ondarea bi elizak osatzen dute Elizondoko elizak eta Ipiñakoak.
Elizondokoa Santa Maria eliza da, momunentu giza sailkatuta dago eta XVI. Mendeko erretaula du, 2000. urtean berriztatu duten erretaula, Ipiñakoa berriz, Santiago Apostuluaren eliza da. Elizondoko elizan 1609ko sakramentu liburuak ditu eta ipiñakoan berriz 1501ekoak.

Aipatzekoa da hainbat baseliza ere badaudela, San Gregorioko eliza kontuan hartzen baldin badugu hemezortzi baseliza.
Baseliza jada ez dago baina orduan Uribe kofradian zegoen, Astodokoatxaren magaelan eta dorre etxearen ostean.
Gaur egun dorre etxearen aurrean, beranduago eraikitako beste baseliza bat dago, San Pedro baseliza.
Zeanuriko elizatean hiru dorretxe zeudela dakigu: Akeuri, Arrikibar. Gortazar, Gandasegi eta Altzibar. Arrikibarreko dorretxea jada ez dago.
Undurraga auzoan aipatzekoa da Ibargutxi errota. Errotak bi ardatz ditu, egoera onean mantentzen diren bi ardatz, metalezko gurpil bi eta ehotzeko instalazioak, oraindik ere gaur egun erabiltzen diren instalazioak. Goikoerrota, aurrekoa bezala, uraren indarrarekin dabilen errota da, gaur egun ia zutik dagoela esan genezake errotaren urtegia uholdeetan deuseztatu baitzen. Aipagarria da errota honek duen estolda.
Olabarri auzoan Olabarri burdinola ikus genezake. Gaur egun errota bihurtu dute burdinolahori eta orain dela gutxi berriztatu dute. Burdinez egindako burdinola horrek urtegi zoragarria du eta erdigunean harlanduzko contra-horma prismatikoa.
Ubidearen lehenego zatia ganga – formakoa da eta luz – azpitik doa gero beranduago azalera irten arte.





Copyright © 2006.                                   Zeanuriko udala.E-mail:ambengoetxea.zeanuri@bizkaia.org
San Isidro, 10 Zeanuri (Bizkaia)      Telefonoa: 94 6739146 Faxa: 94 6317219 - Ordutegia: 8.00h -15.00h