Udala

Gorbeia mendiaren aldapetan dagoen udalerri honek eraikin bikainak ditu, denak paisaia naturaletan kokaturik. Horregatik, oso egokiak dira egun lasaia emateko naturarekin batera.
Arratia eskualdean dago Zeanuri, ibaizabal harana eta Gorbeiako mendizerraren artean. Iparraldean Ibaizabal beherea du, hegoaldean eta mendebaldean Araba lurrak eta ekialdean Durangaldea. Bizkaiko lurraldeen artean hegoalderen dagoen eskualdea da beraz.
Enkartazio eta Orozkoren ostean Bizkaiko Lurralderik zabalena izan arren, vístanle gutxien dituen eskualdea da, horixe erakusten digu, eskualde hori osatzen duten herrien dentsitate baxuak, batez ere nekazaritzan lan egiten duten herriak.

Bertako monumentu zaharrenak zerikusi zuzena dute Historiauureko artzaintzaren hastapenekin. Gorbeia mendigunean dauden monumentook adierazten digute artzaintza iharduera nagusia zela Bizkaiko herri honetan.
Horretaz gainera, bazter eder-ederrak aurki ditzakegu Zeanurin, herri hori abiapuntua baita mendiko bide asko hartzeko. Hortik, beraz, abia gaitezke Gorbeia mendigunera edo Lekanda, Urrekoatxa eta Aldamin harkaitzetara.





Copyright © 2006.                                   Zeanuriko udala.E-mail:ambengoetxea.zeanuri@bizkaia.org
San Isidro, 10 Zeanuri (Bizkaia)      Telefonoa: 94 6739146 Faxa: 94 6317219 - Ordutegia: 8.00h -15.00h